3.7.1. Nafarroako Foru Komunitatea
Oinarrizko laguntzaren esparruan, Nafarroako gizarte zerbitzuen finantzaketarako ereduak azpiegituren finantzaketa eta oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa bereizten ditu. Azpiegiturei dagokienez, haien finantzaketa Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura izaten da (bai azpiegitura publikoen kasuan, bai pribatuen kasuan ere), baldin eta gizarte zerbitzuei buruzko Plan Estrategikoan ezarrita badaude.
Bestalde, oinarrizko laguntzako lau programak administrazio autonomikoak eta tokiko entitateek batera finantzatzen dituzte. Foru Administrazioa
k jartzen duen kopurua urte anitzeko hitzarmenen bitartez jartzen da, eta sekula ez da izango nahitaez garatu beharreko lau programen kostuaren %50ekoa baino txikiagoa. Programaren balioespen ekonomikoa, urte anitzeko hitzarmenen bitartez ezartzen bada ere, urte anitzekoa da.
Ekarpen zehatza ezartzeko prozedura maiatzaren 22ko 32/2013 Foru Dekretuan ezartzen da; haren bidez,Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea oinarrizko gizarte zerbitzuetako programen eta finantzaketaren arloan garatzeko erregelamendua onesten da. Arau horren arabera, gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdeen (udalak edo/eta mankomunitateak) finantzaketa, oinarrizko laguntzako lau programen garapenerakoa, bi tarteen arabera finkatzen da: tarte finko bat, programei buruz balioetsitako kostuaren arabera, eta tarte aldagarri bat, dekretuan ezarritako adierazle batzuetatik abiatuta finkatzen dena: dispertsioa, zahartzea, haurrak, gizarteratzea, artatutako biztanleak, immigrazioa eta programen finantzaketara bideratutako aurrekontua (kasu honetan, aurrekontua da udal bakoitzak, ez oinarrizko eskualde bakoitzak, jartzen duena). Datu horiek urtero finkatuko dira Nafarroako Gobernuaren estatistiken bitartez eta oinarrizko eskualde bakoitzak eskuratutako urteko txostenen bitartez.
Finantzaketa autonomikoaren %50aren gutxieneko portzentajea %80raino igo daiteke (gainerako %20a toki entitateek hartuko dute beren gain), jarduketa bereziko eskualdetzat jotzen direnetan. Halakotzat jotzen dira Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen zonifikazioa ezartzen duen maiatzaren 17ko 33/2010 Foru Dekretuaren arabera, 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak. Hala eta guztiz ere, finantzaketa ezartzen duen foru dekretuak aipatzen du jarduketa berezikotzat jo ahalko direla, halaber, 5.000 biztanle edo gehiago eta 5.100 biztanle baino gutxiago dituzten oinarrizko eskualdeak (haietan programen kostu zenbatetsiaren %70 finantzatuko da, bai eta tarte aldakorrari dagokion zenbatekoa ere) eta 5.100 biztanle edo gehiago eta 5.200 biztanle baino gutxiago dituzten oinarrizko eskualdeak (haietan, zenbatetsitako kostu finkoaren %60 finantzatuko da, bai eta tarte aldagarrirako aurreikusitakoa ere).
Lehen aipatu dugun bezala, finantzaketaren tarte finkoa lurralde bakoitzean nahitaezko lau programak garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko osasun laguntzako lanbide arteko lantaldeen bitartez finkatzen da. Kontrapartida moduan, oinarrizko eskualdeek hitzarmenean jasotako gastu eta jarduketa oro justifikatu beharko dute urteko oroitidazki ekonomiko eta tekniko batekin. Oroitidazkia aurkezteko epe jakin bat jartzen da. Epe hori ez betetzeak finantzaketarako eskubidea galtzea ekar dezake (3 hilabeteko epea ematen da huts hori zuzentzeko, baina finantzatu beharreko zenbatekoa pixkanaka gutxitzen joaten da zuzentzea geroratzen bada). Gizarte zerbitzu espezializatuei dagokienez, zerbitzuen titularra den administrazioak %100 finantzatzen du. Oro har, administrazio autonomikoa da finantzaketaz arduratzen dena, baina, aipatu den bezala, udal administrazioek ere, nahi badute, zerbitzu espezializatu gehigarriak gara ditzakete.
Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunaren eta oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren udalen finantzaketaz gainera, beste finantzaketa-bide batzuk badaude, proiektu eta esku-hartze jakin batzuei lotutakoak. Adibidez, oinarrizko laguntzako programen funtzioen barruan, drogamenpekotasunaren prebentziorako ekintzak garatzea ezartzen da. Azken ekintza horietarako, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak funts batzuk badauzka, eta haiek eskura daitezke aurrez oinarrizko gizarte zerbitzuek ekintza plan bat aurkeztuta. Halakoetan, finantzaketaren zati bat Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak finantzatzen du eta bestea, berriz, toki entitateek hartzen dute beren gain. Beste departamentu batzuek Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean finkatutako eginkizunen finantzaketak gatazkak sortzen dituen egitatea da, eta batzuetan, gizarte politika autonomikoaren eskumena duen departamentuarekiko inongo koordinaziorik ez dagoenez, azken hori osorik Osasun Departamentuak eta toki entitateek hartzen dute beren gain. Zailtasun horri gehitu behar zaio ezen, adierazitako esperientziei jarraituz, ekintza horiek finantzatzeko ez dagoela irizpide bakarra; hori dela eta, praktikan aurki dezakegu eskualde batean hezitzaileen kontratazioa ekonomikoki laguntzen dela eta beste batean, berriz, zenbateko hori erabiltzen dela finantzatutako jarduketa esparruarekin lotutako beste jarduera batzuk garatzeko.
Azkenik, aipa daiteke Estatuko legediak mendetasunaren arloan bermatzen dituen prestazioak, oinarrizko laguntzako programetan sartzen direnak, Foru Administrazioa
k eta zerbitzu berezituek finantzatuko dituztela guztiz, eta tokiko enteek garatutako prestazio osagarriak, berriz, beraiek inantzatuko dituztela. Azken gai horri dagokionez, aipa daiteke ezen, praktikan, tokiko enteek zerbitzu gehigarriak sortu eta finantzatzea tokiko entitateen gaitasun ekonomikoaren, ekimenaren, interesaren, ibilbidearen eta abarrekoen araberakoa dela. Horrek eragiten du Nafarroan lurraldearen homogeneotasunak gainditu gabeko ikasgai bat izaten jarraitzea zeren eta, adibidez, laguntza autonomikoez gainera, udalek emergentziako laguntza berekiak izan baititzakete (udal bakoitzean baldintza desberdinak dituzte), eta horrekin baliabideak eskuratzerakoan desberdintasunak sortzen dira. Era berean, aniztasun hori intentsitate oso handiz ikusten da prebentzio eta esku-hartze komunitarioko programen garapenean —familia-eskolak, ludotekak eta eskolako laguntzak— zeinetan garapen oso desberdina baitago gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdeen edo udalen artean.
3.7.2. Katalunia
Kataluniako kasuan udalen gizarte zerbitzuak finantzatzeko gaia jada landu da programa-kontratuen figura aztertu dugunean. Gai horri dagokionez, 12/2007 Legeak, 62. artikuluan, oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa arautzen du:
-Udalek eta Generalitateko Administrazioak oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa partekatzen dute, horren barne direla gizarte zerbitzuetako lantaldeak, programak eta proiektuak, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta oinarrizkotzat jotzen diren gainerako zerbitzuak. Oinarrizko gizarte zerbitzuek unibertsaltasuna eta doakotasuna bilatu behar dutela kendu gabe, gerta daiteke erabiltzaileak telelaguntza eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak batera ordaindu behar izatea.
-Generalitateak oinarrizko gizarte zerbitzuetarako egiten duen ekarpena bere aurrekontuetan finkatu beharra dago, gizarte zerbitzuei buruzko plan estrategikoak eta gizarte zerbitzuen zorroak ezartzen dutenaren arabera, eta gizarte zerbitzuen oinarrizko eremuaren titularra den tokiko korporazioarekin ordaindu behar da. Ekarpen hori ezin da inolaz ere izan oinarrizko lantaldeen, programa eta proiektuen eta zerbitzuen zorroak gizarte zerbitzuen oinarrizko eremu bakoitzeko lurralde-esparrurako ezartzen dituen etxez etxeko laguntzako eta telelaguntzako zerbitzuen kostuaren %66tik beherakoa
-Azpiegituraren, lokalen, materialaren, informazio sistemaren mantentzearen, laguntza administratiboaren eta larrialdi sozialeko prestazio ekonomikoen finantzaketa gizarte zerbitzuetako oinarrizko eremua kudeatzen duen tokiko entearen kontura izango da.
-Urteko ekitaldiaren amaieran lantaldeetako langileen ratioa edo zerbitzuen, programen eta proiektuen jardueraren bolumena ez bada iristen hitzarmenean ezarritako gutxienekora, kasuko zenbatekoa Generalitatearen hurrengo ordainketatik kendu beharko da, eta zerbitzu publikoa emateko behar diren neurriak ezarri beharko dira. Era berean, Generalitateak bere ordainketetan gehigarri batzuk sartu beharko dira baldin eta tokiko enteak ematen dituen larrialdi sozialetarako laguntza ekonomikoek hori justifikatzen badute. Atal honetan ezarritakoa bete beharko da bi administrazioen arteko lau urteko hitzarmenaren terminoak errespetatuz.
-Gizarte zerbitzuetako oinarrizko eremuaren titularra den tokiko enteak erabaki halako du zein sistema erabili etxez etxeko laguntzaren edo telelaguntzaren zerbitzuak emateko, erregelamendu bidez ezartzen diren prestazio moduen arabera.
Oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa-mailari dagokionez, azken urteetan ikusi da udalez gaindiko administrazioek konpromiso handiagoa hartu dutela. Urteetan zehar aldaketa ugari izan badira ere (tokiko enteek diru-sarrerak egozteko izan dituzten zailtasunen ondorioz), goranzko joera bat dagoela ikusten da. 2012tik 2014ra, oinarrizko gizarte zerbitzuetara biztanle bakoitzak bideratutako gastua urtean 45 milioitik 49 milioira bitartekoa izan da —kopuru horrek biltzen ditu oinarrizko gizarte zerbitzuen zorroak bermatutako prestazioak ez ezik, egitura-gastuak (zuzendaritza, langile administratiboak eta laguntzakoak, azpiegiturak eta abar) eta programa berekietako gastuak ere, hain zuzen programa-kontratuak finantzatzen ez dituenak—. Gastu horren %50 inguru tokiko administrazioek finantzatzen dute zuzenean: 12/2007 Legeak ezarritako %33tik gorako portzentajea da hori.
3.7.3. Galizia
Udalaren gizarte zerbitzu komunitarioek finantzazio bide jakin batzuetan hartzen dute oinarri; hona hemen:
-Udal ekarkinak, zerbitzuen titularrak diren udalek beren aurrekontuetan eta, hortaz, beren baliabideen kontura zainpetutako kredituetatik datozenak.
-Tokian tokiko beste ekarkin batzuk, bereziki diputazio probintzialek 20.000 biztanletik beherako udalei ematen dizkieten diru-laguntzak, lehentasunez oinarrizko ELZ finantzatzera eta erreferentziazko gizarte langileaz bestaldeko profil profesional desberdin eta osagarria duen pertsonal teknikoa kontratatzera bideratutakoak.
-Erkidegoak berak egindako ekarkinak, autonomia erkidegoaren aurrekontuetatik eta Estatuaren Administrazioaren baterako finantzaziotik datozenak, Toki Korporazioen Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Prestazioen Plan Itunduaren bidez eta mendekotasuna artatzeko IMSERSOren funtsen zati baten bidez (ELZ-mendekotasuna ere finantzatzen duena).
-Zerbitzu horien erabiltzaileek koordainketa kontzeptu gisa egiten dituzten sarrerek sorrarazten dituzten finantza baliabideak. Hala ere, baliabide horiek udal ekarkinen barruan sartzen dira, udalak baitira horiek biltzen dituztenak.
Baliabide propioen konturako udal finantzazioa korporazio bakoitzak urteko aurrekontuetan onartzen duenaren araberakoa da.
Diputazio probintzialen finantzazioa urtero zehazten da diru-laguntzen deialdietan eta, azken urteotan, zerbitzu horiei lagundu nahian finantzazio etengabe eta egonkor bati eusteko ahaleginak nabaritu dira.
Udalen gizarte zerbitzuen finantzazio autonomikoa 99/2012 Dekretuaren VIII. kapituluan arautzen da. Izan ere, arautegi horrek finantzazio ereduaren aldaketa bat egituratzen du, urteko diru-laguntzen ohiko deialdia urteko zikloa duten transferentzia finalisten ordez aldatuz, eta hori indarraldi mugagabea duen arau batek ezartzen du, gizarte zerbitzu komunitarioen prestazioari kalitatea, jarraitutasuna eta egonkortasuna emanez. Dekretuaren arabera, transferentzia finalista horien onuradunak izango dira gizarte zerbitzu komunitarioen titularrak diren Galiziako toki korporazioak, betiere transferentzia arruntak eta kapitalaren transferentziak bereiziz. Kapitalaren transferentziek xedetzat dute gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsio berriak egitea, horiek ekipatzea edo egokitzea eta instalazioen irisgarritasuna hobetzea; aitzitik, transferentzia arruntek gizarte zerbitzu komunitarioen funtzionamendu gastuak finantzatzen dituzte: pertsonalaren gastuak, oinarrizko ELZren prestazioa eta mendekotasunaren ELZ, jarduketa komunitarioaren beste programa batzuei eusteko gastuak…
Transferentzia finalista arruntei dagokienez, prozedura orokorra arautzen da udalen gizarte zerbitzu komunitarioen finantzazioa autonomia erkidegoaren aurrekontuen kontura kudeatzeko, bai eta toki korporazioetako gizarte zerbitzuen oinarrizko prestazioak garatzeko funts ministerialak ematen duen baterako finantzazioaren kontura ere (“plan itundua” deritzona). Finantzazio hori urtero-urtero toki korporazio bakoitzak aurkezten duen gizarte zerbitzu komunitarioen urteko proiektuan oinarrituz egituratzen da, zerbitzu horien jarraitutasun eta egonkortasuna bermatzeko, bereziki urtero “oinarrizkoa finantzazioa” berrituz (erreferentziazko gizarte langileak udal guztietan eta 20.000 milako eta handik gorako udaletan diziplina askotariko ekipo teknikoak eta oinarrizko ELZ) eta urteroko bakoitzarentzat erreferentziatzat hartuz aurreko ekitaldian finantzatu, benetan eman eta behar bezala justifikatutako gizarte zerbitzu komunitarioak.
Gainera, mendekotasunaren ELZ finantzatzera zuzentzen diren transferentzia finalisten beste prozedura zehatz bat arautzen da, autonomia erkidegoaren aurrekontuen kontura finantzatzen dena eta IMSERSOren kofinantzazioa duena; era berean, haren zenbatekoa zehazten da benetan ematen diren eta toki korporazio bakoitzak autonomia erkidegoaren eta toki korporazioen artean partekatutako informazio sistema batean erregistratzen dituen artapen orduak kontuan hartuz.
Azkenik, udalen gizarte zerbitzuen finantzazioari dagokionez, azpimarratzekoa da erabiltzaileen partaidetza ekonomikoa arauturik dagoela maila autonomikoan; hortaz, horren inguruan toki agintaritzek dituzten jardunbide aukerak nahiko txikiak dira. Zentzu horretan, 99/2012 Dekretuak ELZrako nahitaezko koordainketa arautzen du, eta araubidea desberdina da mendekotasunaren ELZ bada (kasu horretan udalek ez dute erregulaziorako inolako aukerarik) edo oinarrizko ELZ bada (kasu horretan, udalek gutxieneko batzuk bete behar dituzte, baina malgutasun handiagoa dute koordainketaren araubidea zehazteko). Hala eta guztiz ere, bi kasuetan erabiltzailearen partaidetza ekonomikoaren arian ariko erregulazioa ezartzen da zerbitzuaren kostuari dagokionez, haren gaitasun ekonomikoaren heineko koordainketaren bidez. Dekretu horrek beste zerbitzu batzuetarako koordainketa ezartzeko aukera zabalik uzten du, baina betiere honako arau hauei lotuz:
-Zerbitzuak doan emango zaizkie, familiaren per capita errentaren arabera kalkulatuta, IPREMren %80ko eta handik beherako gaitasun ekonomikoa duten erabiltzaile guzti-guztiei.
-Koordainketaren udal erregulazioa arian arikoa izango da, gaitasun ekonomikoaren heinean.
-Zerbitzuen kostuei dagokienez, erabiltzaileen partaidetza ekonomikoaren gehieneko muga haien gaitasun ekonomikoaren %40koa izango da.
-Koordainketatik beren-beregi salbuetsita egongo dira honako gizarte zerbitzu komunitario hauek (“ez zaie inoiz ere koordainketarik ezarriko…”):
•Balorazio, orientazio eta informazio programa.
•Hezkuntzaren eta famili laguntzaren zerbitzua
•Gizarteratzeko oinarrizko programa.
•Artapen goiztiarrari lotutako famili laguntzari eta laguntza psikosozialari buruzko gizarte zerbitzu zehatzak.
3.7.4. Gaztela eta Leon
Gaztela eta Leongo Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak 110. artikuluan arautzen ditu gizarte zerbitzuen sistema finantzatzeko oinarriak; horretarako, autonomia erkidegoaren administrazioak eta udalek batera finantzatu beharreko zerbitzuak ezartzen ditu eta, aldi berean, erakunde bakoitzak finantzazioari begira ezarri beharreko kopuruak jasotzen ditu. Legeak zehazten du autonomia erkidegoak kofinantzatu behar dituela udal titulartasuneko zerbitzuak, baldin eta gizarte zerbitzuen sistemaren barruan funtsezko gisa kalifikatuak izan badira. Hala, 25. taulak erakusten du zeintzuk diren zerbitzu horiek eta adierazten du zeintzuk diren administrazio bakoitzak finantzazioan dituen partaidetza kopuruak.
26. taula
Udal eskumeneko funtsezko zerbitzuen kofinantzazioa, 16/2010 Legearen
110. artikuluaren arabera
Zerbitzua |
Finantzazioa |
||
Gaztela eta Leongo Gobernua |
Udalerriak |
||
GKZ |
Pertsonal |
%100 |
- |
Pertsonal administratibo eta laguntzailea |
- |
%100 |
|
Diziplina askotariko talde zehatzak, gizarte zerbitzuen arloetan |
Pertsonal |
%100 |
- |
Etxez etxeko laguntza |
%90 |
%10 |
|
Elkarbizitza eta partaidetzaren aldeko laguntza |
%90 |
%10 |
|
Sentsibilizazio prestazioak eta elkartasuna eta laguntza informala sustatzekoak |
%65 |
%35 |
|
Prebentzioa |
%65 |
%35 |
|
Gizarte larrialdiko laguntza ekonomikoak |
%65 |
%35 |
|
Larrialdiko harrera, ostaturik gabeko pertsonei zuzenduta |
%65 |
%35 |
|
Telelaguntza |
%65 |
%35 |
Iturria: Gaztela eta Leongo Gizarte Zerbitzuei buruzko 16/2010 Legea.
Gainera, legeriak ezartzen du Gaztela eta Leongo Gobernua dela zerbitzu bakoitzari begira aurreikusten duen kostua finkatu behar duela, prestazio bakoitzaren kostu eredua ezarriz; horretarako, Gizarte Zerbitzuen Sistemaren Administrazioarteko Koordinazio Kontseiluak eta Mendekotasuna Artatzeko Aholku Batzordeak prestatutako txosten batean oinarritu beharko du. Zenbateko hori finkatuta, aldi berean, gobernuak ezar dezake zerbitzu bakoitzaren finantzazioari zuzen dakiokeen gehieneko muga. Edonola ere, toki administrazioek bestelako finantzazio osagarria lortzeko bideak jorratzea ahalbidetzen da, betiere Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak berariaz araututako finantzazioa dagoenean prestazioak hobetu ahal izateko.
3.7.5. Gaztela-Mantxa
Administrazioek lehen artapeneko gizarte zerbitzuak finantzatzeko zereginean izan beharreko partaidetza eremu motaren araberakoa da (hau da, udalerri biztanle kopuruaren araberakoa):
-PRAS eremuetan finantzazioa ia oso-osoan autonomikoa da;
-Plan Itunduko eremuetan gizarte zerbitzuetako pertsonal guztia udalen menpekoa da (funtzionarioa edo kontratatuak izanagatik ere), baina finantzazioa partekatzen da udalaren eta Gaztela-Mantxaren Gobernuaren artean. Finantzazioa %80an erregio mailakoa da %20an udal mailakoa, udalerriak ertainak badira, edo %60an erregio mailakoa da %40an udal mailakoa, udalerriak handiak badira.
Informazio, orientazio, balorazio eta laguntza zerbitzuak izan ezik, gainerako prestazioetan koordainketa dago, bai ageriko moduan bai modu estalian.